Azterketa
Marketin estrategia eta markaren garapen on bat kasu bakoitzeko beharren azterketa oso batetik abiatzen da. Proiektu bakoitzaren helburuak aztertu eta ulertzeak, kasu bakoitzari hobekien egokitzen zaion irtenbidea garatzeko aukera ematen digu.
Branding-a
Logotipoak diseinatzeaz gain, markak modu global batean sortzen ditugu. Gure helburua jendeak zure marka ezagutu ahal izatea da, nortasuna duen marka bat izatea, zure negozio edo zerbitzuaren balioak helarazten dituena. Zure markak zutaz hitz egin dezala.
Online
Mundu digitala ezinbestekoa da zure marka merkatura iristeko. Zure negozioarentzako estrategia digital onena garatzen dugu, sare sozialak kudeatzen ditugu, e-mail marketina... Eta noski, web-diseinu erakargarria eta praktikoa egiten dugu. Zure negozioarentzako erakusleiho onena izango da.
Argitaratzea
Mundua geroz eta digitalagoa eta teknologikoagoa da, baina guk paperarekin eta euskarri fisikoekin ere lan egiten dugu. Kalitatezko balio bat ematen jarraitzen dutela uste dugu. Zure proiektua diseinatzetik inprimatu arte garatzen eta kudeatzen dugu.
DIOTENA...
Egiten dituzten lanen emaitzak oso positiboak izaten dira beti. Lantaldearen inplikazio- eta profesionaltasun-maila nabarmendu behar da. Zalantzarik gabe, %100eko konfiantza dugu beraiengan, eta gure enpresaren komunikazioarekin eta marketing-arekin zerikusia duen guztirako gure estudioa da. Oso gomendagarriak.

Eibarlar
Industria-Koipeak
Dena hurbilekoa eta oso profesionala. Bezeroaren beharrak entzun eta horietara egokitutako proiektu bat eskaintzen dakite. Nire enpresako logotipoa beraiek egin zuten. Diseinu sortzaileak eta modernoak, webguneen eta web-proiektuen garapenean jakintza handia.

Lonifasiko
Bidaien eta gastroesperientzien bloga
Profesionalak dira, ez lanen zehaztasun mailan soilik, baita giza mailan ere. Cioka Creativa-ko lantaldearen lana erabat gomendagarria da diseinu grafikoaren eta web-diseinuaren arloan.

Roxtec
Espainiako ordezkaritza
Esperientzia oso ona izan da beraiekin lan egitea, asmatu dugu, eskerrik asko zuen lanarengatik!

Eleventh Moon
Salón de belleza
Elkarrekin lan egin dugu eta profesional onak direla esan beharra daukat, bokaziozkoak, inplikatuak eta adeitsuak.

Trivima Marketing
3D irudiak eta bideoak
BEZEROAK











