Erakundeei eman dezaketen onena lortzen laguntzen dien enpresa de Geist Consultancy. Horretarako erakunde bakoitzaren araberako oinarrizko gaitasunak antzematen ditu lehenik.

Egun, enpresak modernizazioaren aldeko apustua egin du. Oraindik ere, lehenagoko irudiaren mamia mantentzen du irudi berriak. Garunaren ideia ardazten du, nahiz eta era sotilago batean izan. Azpimarragarriak dira lotura eta koloreen erabilera, era honetan garunaren bi hemisferioen ideia azaltzen delarik.

Proiektuaren barne sartzen da baita ere webgunearen garapena, edozein dispositibotan erabilgarri. Eta azkenik, enpresarentzat garrantzizkoak izango diren beste hainbat elementu digital zein inprimatu ere diseinatu dira irudi berria aplikatuz.