Industriako fluidoen eremuan ingeniaritza proiektuak garatzen merkatuan 40 urteko esperientzia duen enpresa da HRE. Urte hauetan zehar hazten, eboluzionatzen eta berritzen aritu da, bere sektorean erreferente bilakatu delarik.

Aurten, 40. Urtemuga ospatzen denean, markaren irudia berriz planteatu eta hemendik aurrera izango dituen balioak eta ibilbidea berriz aztertzeko unea da, nazioartera begira eta eboluzionatu duen enpresa bihurtu baita.

Etapa berri hau islatzeko, oraingo logotipoa erabili dugu oinarritzat, jatorrizko funtsa ez galtzeko. Oinarri horretatik abiatuta, sintetizatu eta banda zeiharrak eta Hidraulic hitza kendu diogu, arreta eta protagonismo osoa HRE siglei emateko. Tagline gisa, Automation hitza sartu dugu, HREren zerbitzu guztiak multzokatzeko eta hari nazioarteko izaera handiagoa emateko.