Bio-k nekazaritza ekologikoaren bertako ekoizle bat da, sagarretik eratorritako edizio mugatuko produktuak egiten ditu eta ideia oso argi bat dauka: hurbileko lehengaien eta ekoizepenerako artisau-sistemen erabilera aldarrikatzea.
Marka gazte eta garaikide bat sortzeko erronka sortu zitzaigun, artisautzaren, ekologiaren eta ekoizpen jasangarriaren balioak helaraziko zituena, betiere, tradizionala den horretatik gehiegi urrundu gabe.
Irizpide hauei jarraikiz, marka-estrategia globat bat garatu da eta bertan, enpresa (Sagar Zirkle), bere markak (Bio.K, Zeberio eta Pro Bio.K) eta hirugarren agente bat (Rural Artisau Kulture) bereizten ditugu. Azken honek nekazaritza jasangarriaren filosofia barne hartzen du eta ikuspegi berbera duten ekoizle eta hornitzaile horiek guztiak biltzen ditu.