Ingeniaritza-zerbitzu bat da, eta haren helburua pieza arinduak diseinatzea da, eraginkortasuna eta kostu ekonomiko eta energetikoak murriztea bermatuz.

«Luma» hitzak zerikusi handia du markarekin. Luma oso material biologiko arina da, egitura-ezaugarrien ezohiko konbinazio batek osatua. Horrek arintasunaren, zurruntasunaren eta erresistentziaren arteko oreka perfektua ahalbidetzen du.

Zerbitzuaren izenak markaren protagonismo nagusia hartzen du, eta errematerik gabeko bold tipografia erabiltzen du, zurruntasuna eta erresistentzia adierazteko. Ikurra sortzeko iniziala eta txori baten silueta konbinatu dira, Luma hitzari erreferentzia zuzena eginez. Horretarako, forma biribilduak, gardenkiak eta «naturaren» koloreak erabili ditugu arintasuna eta eraginkortasuna irudikatzeko.

Irtenbide gisa, zurruntasunaren eta arintasunaren arteko marka orekatua.