Eibarko denden eta zerbitzuen webgune berria da. Udalaren eta ECCAren (Eibar Centro Comercial Abierto/Merkataritza Gune Irekia) laguntzarekin, tokiko merkataritzarako informazio nabarmen guztia biltzen du.

Webguneak direktorio oso intuitiboa du eta, horri esker, interesa duen edonork smartphone bitartez erabili ahal izango du Eibarko mapan establezimendu desberdinak kokatzeko eta haien inguruko informazioa ikusteko. Online ordaintzeko pasarela erraz eta bizkor bat ere badu, non OPARITU EIBAR Visa txartela eta EROSKETA BONUAK eskuratu ahal izango diren.

Oinarritik garatu dugun proiektu globala da.